Aurreko ostiralean, urriak 15, Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema, aurkeztu genuen Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala da gure helburu nagusia.
Horretarako, enplegu inklusiboaren bitartez, martxan dauden zerbitzu eta errekurtsoekin osagarritasuna bilatuz, 16-23 urte arteko gazte migratu nahiz autoktonoen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi dugu.
Bideo hau osatu dugu aurkezpeneko irudiekin:
Maitena Salinas Beiztegi kazetariak gidatutako ekitaldian parte hartu zuten:
- Belen Larrion Kortabarriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Zuzendari Nagusia.
- Javier Fernández Ruiz de Pascualek, Andaluziako Inserta AndalucÃa programaren izenean.
- David Ruiz Alvarezek, Kataluniako Fundació Resilis eta Fundació Mercé Fontanillesen izenean.
- Esti Beraza Sorarrain eta Andoni Zulaika Arriagak, Zabalduz kooperatibako kideak.
- Unai Andueza Iraetak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia.
Hemendik aurrera zure enpresa Harrera Enpresa izan daiteke.