Laneratzeko enpresak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan-merkatuan hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea eta gizartean eta lan-munduan txertatzea dute xede.
Ekoizpen-egitura hauek jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen dute komunitatean, eta konpromiso argia dute tokiko garapena, gizarte-kohesioa eta iraunkortasuna bultzatzeko.
Laneratzeko enpresak gure ekonomiako hainbat sektoretan aritzen dira, legezko araudiei jarraiki garatzen dute enpresa-jarduera, lan- eta zerga-ikuspegitik, eta, orobat, gardentasun eta ingurumen aldetik, edota kudeaketaren kalitatetik, etab. Hauxe da guztiek duten ezaugarria edo haien nortasun-ikurra: ekonomia egitea gizartean desabantailan edo baztertuta dauden pertsonak lan-merkatuan txerta daitezen lortzeko.
BATZENek BERTATIK ELIKATUZ eta beste laneratze enpresekin harreman zuzena du, izan ere, BATZENen parte hartzen duten gazte batzuen laneratze prozesuetan, inklusio soziolaboralerako erreminta guztiz aproposa dira laneratze enpresak.
Ikus ezazue Mohamed eta Maddiren esperientzia esteka honetan, BATZENen bitartez laneratze enpresa batean ematen ari den laneratze prozesuaren inguruan.