Zer da Harrera Enpresa bat?
Gazteen enpleguratze prozesuan bere ekarpena egin nahi duen enpresa da.
Gipuzkoan kokatzen den edozein enpresa izan daiteke Harrera Enpresa, edozein izanik bere tamaina edo aktibitatea.
Helburua gazte hauekiko konpromiso soziala erakustea da, enpresa bakoitzaren behar eta gaitasunen arabera.
Gazte hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko sareetan emantzipazio prozesua burutu eta independentzia ekonomikoa lortzen laguntzeko, Harrera Enpresa sare zabal eta anitz baten laguntza beharrezkoa da.
Zein onura ditu Harrera Enpresa izateak?
Emantzipazio prozesuan dauden gazteen enpleguratzean ekarpena egiteaz gain, bestelako onurak ere baditu Harrera Enpresa izateak.
Zure enpresak Harrera Enpresa izatea erabakiz gero:
- Enpresaren behar profesionaletara egokituko diren gazte konprometitu eta formatuak jasotzeko aukera izango duzue.
- Enpresaren kontratazio beharrak modu
pertsonalizatuan asebetetzeko aukera izango duzue.
- Doako aholkularitza juridiko eta teknikoa emango
dizuegu:- Aholkularitza juridikoa: Lan harremanak eta atzerritartasun legea.
- Aholkularitza teknikoa: Tokiko kontratazio diru laguntza ezberdinen gaineko informazioa eta aholkularitza teknikoa.
- BATZEN kontratazio diru laguntza propioak eskatzeko aukera.
- Inklusio soziolaboralaren arloan Erantzukizun Sozial Korporatiboa garatzeko aukera izango duzue.
- Enpresaren ikusgarritasuna handituko da.
- Hezitzaileen akonpainamendua izango duzue gazteen laneratze prozesuan.
Nola izan Harrera Enpresa
Harrera Enpresa izateko hiru konpromiso maila daude:
Aukerak sortuz:
Oinarrizko konpromiso maila
Enpresara bisitak
Zuen enpresara egingo diren bisita hauen bidez gazteek enpresak barrutik ezagutu eta beraien etorkizuneko lanpostu posibleen ikusmira zabaltzeko aukera izango dute.
Lan elkarrizketa simulakroak
Lan elkarrizketa simulakroen bidez, etorkizuneko lan elkarrizketa arrakastatsuak prestatzen laguntzeko aukera izango duzue, ebaluazio fitxa eta gomendio profesionalen bitartez.
Enpresen eskutik hitzaldiak
Laneratze prozesuan garrantzitsua da lan mundua ezagutu eta sektore desberdinetako enpresen errealitateak lehen eskutik ezagutzea. Gazteengana hurbilduz eta zuen enpresaren inguruko hitzaldi bat emanez, ekarpena egin dezakezue ildo honetan.
Gazteek gazteentzat hitzaldi inspiratzaileak
Formakuntza soziolaborala
Formakuntza osagarriak
Â
Aukerak hauspotuz:
Erdi mailako konpromisoa
Gaztearen ibilbide formatibo pertsonalizatuen bidez
Praktikaldiak edota lan kontratazioak. Gazteen gaitasunek eta enpresen beharrek bat egiteko asmoz, enpresen beharretara egokitutako ibilbide formatibo pertsonalizatuak diseinatu eta garatuko ditugu. Horretarako, Gipuzkoako formazio eskaintza aberatsa baliatuko dugu.
Lan-bitartekaritza
Formatuta eta lanerako gogoz dauden gazteen lan poltsa. Posible da enpresak une jakin batean duen behar espezifiko bati erantzuteko prest dagoen gaztea Harrera Sisteman egotea. Bitartekaritza lana egingo dugu elkar topatzeko.
Aukerak zabalduz:
Goi mailako konpromisoa
Urteroko inklusio helburuak ezarri eta urteroko prospekzio fitxa osatu
Urtean zehar landuko diren inklusio helburuak zehaztuko dira eta hauen lorpenaren jarraipena egingo da.
BERTATIK laneratze enpresaren bidez enplegu inklusiboa sortzeko elkarlana
Elkarrekin laneratze enpresa bat eratu edota laneratze enpresak eskaintzen dituen zerbitzuen kontratazioari esker lanpostu berriak sortuko ditugu.
Diru laguntza propioak
Batzen Sistemaren diru laguntza propioen bidez, Gipuzkoako enpresetan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak ahalbidetu eta enpleguaren sorrera sustatzea da gure helburua.
Baldintzak betez gero, Harrera Enpresek 4.400 eurora bitarteko diru laguntza bat jaso dezakete gazte zein nerabe bat kontratatzearen truke.
Eskabidea egiteko, bete 1. eranskina eta aurkeztu hurrengo kanaletako baten bidez:
Online
Bidali dokumentua koordinazioa@batzen.eus helbide elektronikora
Presentzialki
Aurretiaz idatzi koordinazioa@batzen.eus helbidera hitzordua adosteko eta aurkeztu dokumentuak hurrengo helbidean: Ibaiondo Industrialdea 27, 3. solairua, 20120 Hernani (Gipuzkoa).
Zer enpresa dira dagoeneko Harrera Enpresa?
Batu zaitez
Harrera Enpresa bezala izena emateko edo informazio gehiago behar baduzu, idatzi posta elektronikoko helbide honetara: koordinazioa@batzen.eus
Nahiago baduzu, bete inprimaki hau eta gu jarriko gara zurekin kontaktuan: