BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaren bigarren metodologiaren bitartez, gazteentzat ibilbide pertsonalizatuak diseinatu eta epe ertain-luzerako laneratze prozesuak lantzen ditugu.
Modu honetan, BATZENen parte hartzen duen gaztea eta Harrera Enpresaren artean dauden beharrak jaso eta hauek asebetetzeko ibilbidea landu dezakegu. Ibilbide hau INKLUSIO HITZARMENA deitzen diogun dokumentuan jasotzen dugu, gazteak, hezitzaileak, Harrera Enpresak eta BATZENek adostuta. Kasu batzuetan, gainera, ibilbideetan tarteko pieza klabea izaten dira ikasketa zentroak, laneratze bat eman ala ez baloratu aurretik, praktikaldiak aktibatzea zinez erabilgarria da eta.
Bideo honetan, Aqdas gaztea eta Harrera Enpresa den Zabalduz Kooperatiba Elkartea-ren arteko ibilbidean Aqdas-ek izandako esperientzia jasotzen da batetik, baita Nazaret formakuntza zentrotik Aqdasen tutorea izan den Anarena ere, izan ere, berebiziko papera du eta gaztearen ibilbide soziolaboralean.
Ibilbide proposamena:
Harrera Enpresa ezagutu > praktikak diseinatu > formakuntza DUALA aktibatu ikasketak eta lana konbinatzeko > lan kontratu aukerak baloratu
Mila esker Aqdas eta Nazaret ikastetxea parte hartu eta hain momentu politak elkarbanatzeagatik.