Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema
Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Sareetan 500 pertsonatik gora daude.
Zati handi bat emantzipazio prozesuan dauden 16-23 urte bitarteko gazteak dira.​ Gazte hauen errealitate eta beharrak anitzak bezain konplexuak dira eta erronka handietako bat euren laneratze prozesua izaten da.
Erronka honi aurre egiteko, eta aldi berean Gipuzkoako enpresen gaitasunak kontenplatuta, gazteen ibilbide formatiboak elkarrekin aztertu eta bi errealitateen beharretara moldatuko diren ibilbide soziolaboralak diseinatu eta garatuko ditugu.
Gazteak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Sareetan 500 gaztetik gora daude une honetan. BATZENek, sare honetan dauden bi gazte talde nagusiren enpleguratzea du helburu:
- Haurren eta nerabeen Babes Sareko 16-18 urte arteko gazteak
- Inklusio sareko 18-23 urte arteko gazteak
Gazte hauen eta Harrera Enpresen arteko bidea izan nahi du BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemak.
Harrera Enpresak
Harrera Enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Sareetan emantzipazio prozesuan dauden gazteen enpleguratze prozesuan bere ekarpena egin nahi duten enpresak dira.
Gipuzkoan kokatzen den edozein enpresa izan daiteke Harrera Enpresa. Helburua gazte hauekiko konpromiso soziala erakustea da, enpresa bakoitzaren behar eta gaitasunen arabera.
Harrera Enpresa izateko hiru konpromiso maila daude:
Aukerak sortuz:
Oinarrizko konpromiso maila
Gazteen gaitasun soziolaborala eta lanerako motibazioa lantzeko ekimenak.
Aukerak hauspotuz:
Erdi mailako konpromisoa
Lan-bitartekaritza eta inklusio soziolaboraleko ibilbide formatibo pertsonalizatuak.
Aukerak zabalduz:
Goi mailako konpromisoa
Enplegu inklusiboa sortzeko elkarlan estrategikoa.