Euskal eta gipuzkoar enpresa-ehunak erronka anitzak ditu. Industria arloan zentratzen bagara, batetik, belaunaldi-ordezkapen hurbilari aurre egin behar diola ikusten dugu azken urteetan; bere taldeen zahartze-erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar ditu, erreleboari lotutako trantsizio horrek lehiakortasuna galtzea ekarri gabe.
Bestetik, postu teknikoak oso maskulinizatuak daude oraindik; emakumezkoen kasuan, ikasketa edo lanbide humanistiko eta ez-teknikoetara bideratzen dira haien ikasketa prozesuak, eta adar tekniko-industrialetan duten presentzia oso txikia da. Hain zuzen ere, adar horiek dira belaunaldi arteko ordezkapenerako arazo handienak dituztenak, baita lan baldintza eta hitzarmen hobeak dituzten aukera profesionalak ere.
Azkenik, Talleres Arrano BATZENeko Harrera Enpresaren kasuan bezalaxe, tailerreko lanpostuetan egin beharreko lana, tailerrean bertan ikasten da; nahiz eta ahaleginak egiten ari diren, heziketa zentroetako orientatzaileek askotan ez dituzte ezagutzen lan-merkatuak eta enpresek eskaturiko lanpostuen ezaugarriak, eta ezagututa ere, zaila da tailer bakoitzean behar den espezializazioa irakastea.
Horregatik, gazte kualifikatu eta enpresen arteko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzea da BATZENek egiten duen ekintza nagusietako bat; bi aldeetatik dauden beharrak identifikatu, eta hauek erantzuteko, gaztea eta enpresaren arteko prozesua martxan jartzen dugu hitzarmen baten bitartez.
Bideo honetan Achraf, Alae eta Maitaneren esperientzia jaso dugu, Harrera Enpresa den Talleres Arranon gaur egun lanean ari diren bi gazteen historia jasotzen duena.
Mila esker hiruoi bertan parte hartu eta hain momentu politak elkarbanatzeagatik.