Ohartzerako hilabete pasa da BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema saretzen hasi ginenetik.
Aurrera egiteko atzera begiratu dugu tarte batez, eta, zuekin ospatu nahi dugu BATZEN izaten ari den harrera ona.
30 erakundetik gora bisitatu ditugu proiektua azaltzen, eta 15 enpresatik gorak eman du izena azken asteetan Harrera Enpresa gisa; 3 gazteren ibilbideak Harrera Enpresa hauetara bideratu ditugu; lehen bisitak antolatu ditugu gazteek enpresa hauek barnetik ezagutu ditzaten, baita sektore anitzetako profesionalak bilduko dituen hitzaldia prestatu ere. Guzti hau, lurraldeko Heziketa zentro eta Garapen Agentzien eskutik joanda.
Gazteen emantzipazio prozesuan ekarpena egin nahi duzuen enpresak eta elkarteak asko zarete, eta ispilu lan honek, bide honetatik aurrera egin nahi eta behar dugula erakusten digu.
Eskerrikasko beraz, eta jarrai dezagun gazteak enpleguratzeko Harrera Enpresa sare anitza osatzen!
Proiektua aurkeztu zen egunean EITBk ateratako albistera lotura zabaltzen dizuegu.