Beste sarrera batean kontatu genizuen moduan, ekinbat! erronkan parte hartzen ari gara, Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta
inklusioa errazteko asmoz.
Zehazki, eragileekinbat! proiektua gidatzen ari gara eta, honi esker, gazteen emantzipazio bidean lagungarri izango den baliabideen gida sortu nahi dugu.
Beste eragile batzuekin elkarlanean sortutako erronka honetan garrantzia handia eman diogu proiektuen bidez lortzen ari garen eraldaketa edo eragina neurtzeari. Horretarako, ebaluazio ebolutiboa txertatu dugu prozesu honetan zehar. Behaketa honi esker, eskuhartzeek ahalik eta eragin handiena lortzea da helburua. Bideo hau osatu dugu hobeto azaltzeko asmoz.