ekinbat! proiektuaren baitan, desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztera goaz.
Hainbat eragileren artean elkarlanean sortutako proiektua
ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze kultur elkarteak, Zabalduz kooperatibako Batzen proiektuak eta Sorginlore gizarte elkarteak aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean.
Proiektuaren helburuak
Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea da. Horretarako, jendartean, komunitatean eta kulturan parte hartzea sustatzen duten testuinguruak sortuko ditugu. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatuko ditugu.
Parte-hartzea funtsezko elementua da proiektu honetan. Gazteekin oinarrizko gaitasun soziolaboralak eta errotze soziokulturala garatuko ditugu, baita ekosistemarekiko elkarelikatzea ere. Era berean, parte-hartzeak enplegu-aukerak sustatzea ahalbidetuko du. Ikuspegi prebentiboa, sistemikoa eta generokoa duen proposamena da hau, eta euskararen sustapena eta jasangarritasuna barne hartzen dituena.
Zertan arituko gara gu?
Erronka komun bati erantzuteko asmoz, hiru proiektu zehatz garatuko ditugu proiektuan parte hartzen dugun eragileek. Gure kasuan, eragileekinbat! proiektua ari gara garatzen, non desabantaila egoeran dauden gazteak emantzipatzeko ezagutzak sozializatuko ditugun enpleguaren bidez helduarora igarotzeko baliabideen gida eleaniztun baten bitartez.