Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema
Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen Babeserako eta Gizarte Inklusioko sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala du xede.​
Enplegu inklusiboaren bitartez, martxan dauden zerbitzu eta errekurtsoekin osagarritasuna bilatuz, 16-25 urte arteko gazte migratu nahiz autoktonoen bizitza independenterako trantsizio prozesuen arrakasta ahalbidetu nahi da.
Horretarako, Gipuzkoako formazio zentro, 3. sektore sozialak eta garapen agentzien eskaintza formatibo-soziolaborala aprobetxatuz, eta eskualdeetako inklusio sareekin, Gizarte Zerbitzuekin eta Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin koordinatuz, gazteak enpleguratzeko sistema malgu eta egonkor bat artikulatzea da asmoa.
Gipuzkoako enpresa orok, harrera enpresa bezala BATZEN sisteman beren ekarpena egin ahal izango du.
Besteak beste, gazteen gaitasun soziolaboralak eta lanerako motibazioa lantzeko ekimenak, inklusio soziolaboraleko ibilbide formatibo pertsonalizatuak garatzeko metodologia jarri da martxan. Enplegu inklusiboa sortzeko elkarlan estrategikoa bultzatzen da lurraldeko laneratze-enpresekin.
Zergatik
Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Nerabeen Babeserako eta Gizarte Inklusioko sarean 500 pertsonatik gora daude.
Zati handi bat emantzipazio prozesuan dauden 16-25 urte bitarteko gazteak dira. Gazte hauen errealitate eta beharrak anitzak bezain konplexuak dira eta erronka handietako bat euren laneratze prozesua izaten da.
Erronka honi aurre egiteko, eta aldi berean Gipuzkoako enpresen gaitasunak kontenplatuta, gazteen ibilbide formatiboak elkarrekin aztertu eta bi errealitateen beharretara moldatuko diren ibilbide soziolaboralak diseinatu eta garatuko ditugu.
Gazteak enpleguratzeko sistema honen bidez, diru laguntza edota prestazio ekonomiko asistentzialen sostengutik aldendu eta gazteen emantzipazio eta independentzia ekonomikoa ahalbidetuko duen sistema bat eraikitzen ari gara.
