Baliabideak
ekinbat! - Emantzipatzen laguntzeko gida
Desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko helburuz, Sorginlore gizarte elkartea, Ikertze kultur elkartearekin eta Ikaslan Gipuzkoarekin aliantzan ekinbat! erronkan aritu gara lanean.
Proiektu honi esker, gazteak Emantzipatzen laguntzeko gida sortu dugu. Emantzipazioa hitz potoloa da, eta badakigu gazteentzat gero eta zailagoa dela prozesu hau eman ahal izatea, are gehiago desabantaila egoeran aurkitzen diren gazteetaz ari bagara; hori dela eta, gida honek emantzipatzen laguntzeko existitzen diren baliabide, entitate eta egituren inguruko jasoketa izan nahi du, hiru ardatz kontuan hartuta: etxebizitza, formakuntza eta lana.
Behean topatuko duzu gidaren online bertsioa, lau hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta arabiarra.
- Gidaren egiletza: Zabalduz kooperatibako Batzen proiektua.
- Eragileak: Zabalduz kooperatiba, Sorginlore elkartea, Ikaslan Gipuzkoa eta Ikertze.
- Sustatzaileak: Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia.